Mon, 6 March 2017
Zientziateka hitzaldi zikloan Itziar Alkorta Biofisikako Institutuaren zuzendariak superbakterioei buruz hitz egingo du. Guri kontatu digu zer diren eta zergatik kezkatzen gaituzten. Azken batean, antibiotikoei erresistenteak dira, eta erresistentzia hori beste bakterio batzuei transmititu diezaieke. Baina baita ere esan digu bakterio gehienak onuragarriak direla. |
Mon, 6 March 2017
Txantxangorri europarrak fenomeno kuantiko bat erabiltzen du begiko erretinan: korapilatze kuantikoa. Txoni Matxainek kontatu digu zientzialariek uste dute migrazioetan oraientatzeko erabilzen dutela, baina oraindik ez dute horrelakorik frogatu. |
Mon, 6 March 2017
GPSaren ordezkoa izateko, europarrak Galileo sistema montatzen ari dira. Satelite batzuk espazioratu dira, baina beste asko falta dira oraindik. Eta orain, satelite horien seinalea hackerretatik babesteko sistemak garatzen ari dira. |
Mon, 6 March 2017
XXI. denboraldiaren 26. saioa: Galileo nabigatzailea orain, txantxangorriaren fisika kuantikoa eta Zientziatekan superbakterioak. |