Elhuyar Zientzia

Ez da oso ezaguna Marie Tharp. XX. mendeko zientzialaria da kartografia lanetan ibilia itsasoaren hondoaren mapak egiteko. Atlantikoaren hondoaren mapa egin zuenean, hango dortsalean rift-a zegoela aurkitu zuen, kontinenteen jitoaren hipotesiaren aldeko froga bat. Eta bere aurkikuntza Jaques Cousteauk baieztatu zuen, kontra egiteko asmoz egindako argazki batzuei esker.

Direct download: NFXXI-28c.mp3
Category:science -- posted at: 4:12am EDT

Adimen artifizialean, modan daude GAN sistemak, alegia, elkarren artean lehiatzen duten bi neurona-sare zerbait ikasteko. Batez ere, irudiekin erabiltzen dira. Deustuko Unibertsitateko Gorka Azkunek azaldu digu nola funtzionatzen duten.

Direct download: NFXXI-28b.mp3
Category:science -- posted at: 4:11am EDT

Duela 1.600 milioi urteko fosil batzuk aurkitu dituzte Indian. Izan daitezke alga gorrien arbasoak, alegia fotosintesia egiten zuten lehen bizidunen fosilak. Baina agian ez dira. Zalantza handiak daude, eta ez dago adostasunik adituen artean. Nolanahi ere, aurkikuntza interesgarria da.

Direct download: NFXXI-28a.mp3
Category:science -- posted at: 4:10am EDT

XXI. denboraldiaren 28. saioa: alga gorrien fosilak, GAN sareak eta Marie Tharp.

Direct download: NFXXI-28.mp3
Category:science -- posted at: 4:08am EDT

1