Thu, 30 March 2017
Maiatzaren 10ean hasiera emango diote Ikergazte kongresuaren 2. edizioari. UEUk antolatu du Iruñean, Nafarroako Unibertsitate Publikoaren laguntzaz. AINHOA LATATU koordinatzaile akademikoa gurekin izan da kongresua aurkezteko. |
Thu, 30 March 2017
Aurten, ON Zientzia lehiaketaren zazpigarren edizioa dago martxan. Zientziako bideo laburren lehiaketa da, eta hilabete bat geratzen da bideoak aurkezteko epea ixteko. Manex Urruzolak ko0ntatu digu nolakoa den lehiaketa eta zer egin behar den parte hartzeko. |
Thu, 30 March 2017
Ingalaterrako Karlos Printzea askotan sartzen da osasun publikoaren arloan, baina ez da aditu bat. Pertsona ospetsua da oihartzun handiarekin komunikabideetan, eta, beraz, arduratsu jokatu beharko luke. Horretaz hitz egin dugu Mentxu Aiertzarekin. |
Thu, 30 March 2017
Zabalduta dago hodeiak ur lurrunezkoak direlako ustea. Baina ez da hala. Ur likidoa da. Tantatxo txiki-txikiak, aireak eta korronteek flotarazten dituztenak. Oinarrizko ezagutza hori argi eta garbi irakatsi beharko litzateke, adibidez, umeen eskola liburuetan. |
Thu, 30 March 2017
XXI. denboraldiaren 29. saioa: hodei likidoak, Karlos Printzea, ON-Zientzia eta Ikergazte. |