Sun, 28 May 2017
Banbuz egindako bizikleta-koadroak ez dira guztiz berriak. Gure gonbidatuak, La Salle Berrozpeko Asier Elejostek, bat baino gehiago egin du, eta lehieketetan probatzen ditu. Oraingoan, Europako Kopara eramango du bizikleta berria. Harekin banburen ezaugarriez eta bizikletez hitz egin dugu. |
Sun, 28 May 2017
Adimen artifizialak ebazten ditu oso problema zailak ebaztejko. Ustez, gizakiok nahitaez intuizioz ebazten ditugun problemak dira, baina nahiz eta intuizioa eredu informatikoetan kodetzea ezinezkoa den, adimen artifizialak ebatzi egiten ditu. Jokoen adibideak erabilita, Gorka Azkunek azaldu du hori artikulu batean, eta CAF-Elhuyar saria irabzai du. |
Sun, 28 May 2017
Ausolan enpresak menua asko prestatzen ditu egunero ikasltola eta beste zentro askotara bazkaria eramateko. Ez da lan erraza eta alde zientifiko bat du, batez ere, menu bereziei dagoekienez. Nora Romero eta Gloria Garmendia izan dira gurekin. |
Sun, 28 May 2017
Ikerketa batek bilatu nahi izan du flamenkoak hanka baten gainean egotearen zergatia. Haien ustez, energia-kontua bat da, baina ez da erantzun posible bakarra. tenperaturaren erregulazio kontu bat ere izan liteke. Edo biak. |
Sun, 28 May 2017
XXI. denboraldiaren 37. saioa: Flamenkoak hanka bakar baten gainean, Ausolan, Gorka Azkune eta CAF-Elhuyar eta banbuzikleta. |