Elhuyar Zientzia

Elhuyar aldizkariaren 2017ko ekaineko zenbakia kalean da. Gai nagusia roboetika du, alegia, gizakion eta roboten arteko elkarbizitzan beharrezkoak izango diren legediak eta etika-kontuak. Egoitz Etxebestek hitz egin digu eta aldizkariaren zenbakia aurkeztu digu. 

Direct download: NFXXI-38c.mp3
Category:science -- posted at: 7:48am EDT

EHUko Asier Fullaondo genetistak eta bere taldeak ingeniari informatikari baten laguntza izan dute proteinak aztertzeko. Proteinetan, minbizia sor lezaketen mutazioak bilatu nahi dituzte, eta horretarako programa oso azkar bat garatu dute.

Direct download: NFXXI-38b.mp3
Category:science -- posted at: 7:47am EDT

Duela gutxi aurkitu dute ikertzaileek antzinako Egiptoko momiek badituztela DNAren aztarnak eta azter daitezkeela. Arazoa da DNA modernoarekin kutsatzen dela maiz. Baina DNA horretan jatorrizko zatia zein den jakiteko metodo bat garatu dute, eta momia batzuen material genetikoa aztertu. Horrela, Egipto inbaditu zutenen arrasto genetikoak hasi dira historialariak bilatzen.

Direct download: NFXXI-38a.mp3
Category:science -- posted at: 7:46am EDT

XX. denboraldiaren 38. saioa: momien DNA eta Egiptoko inbasioak, Asier Fullaondo minbiziaren mutazioen bila eta Elhuyar aldizkaria.

Direct download: NFXXI-38.mp3
Category:science -- posted at: 7:45am EDT

1