Mon, 26 June 2017
ON zientzia lehiaketan aipamen berezia izan dute "Faraday gazteak" taldeak egindako bideo bat. Zazpi eta bederatzi urte bitarteko umeak dira, eta bonbilla bat nola piztu esploratu dute, gurasoen laguntzarekin, motore elektrikoen esparruaren barruan. Gurekin izan dira artista txikiak. |
Mon, 26 June 2017
John Keats XIX. mendeko poeta bat zen. Richard Feynman XX. mendeko zientzialaria. Bakoitzak eman zuen zientziari buruzko ikuspegia, edertasunari dagokionez, eta Patxi Razkin ingeniariak bideo bat osatu du ideia horren inguruan. Eta bideoak ON-zientzia lehiaketaren sari nagusia irabazi du. |
Mon, 26 June 2017
MIT institutuko adituek neurona-sare bat egin dute txip optiko baten barruan. 16 neurona, 4 geruzatan antolatuta, ahots baten soinuan bokalak identifikatzeko. Normalean, neurona-sareak softwarearen bidez programatzen dira, baina kasu honetan argi-izpiekin funtzionatzen duen txip baten barruan sortu dute. Oso azkarra da, nahiz eta oraindik ere software bidezkoa bezain eraginkorra ez izan. |
Mon, 26 June 2017
XXI. denboraldiaren 41. saioa: neurona-sarea txip batean, Keats eta Feynman eta Argia piztu. |