Elhuyar Zientzia

CFM, DIPC eta EHUko fisikariak, Alemaniako lankide batzuekin batera, efektu fotoelektrikoa ikertu dute attosegundoen eskalan. Aztertu dute, argiak material batean jotzen duenean, zer elektroi eta nola igortzen diren material horretatik. Idoia Mujika CFMko komunikazio arduradunak kontatu digu nola egin dute ikerketa eta zer esan nahi duen emaitzak.

Direct download: NFXXII-04d.mp3
Category:science -- posted at: 11:27am EDT

Pistatxoak, kantitate handitan garraiatzen direnean, solido sukoiak dira, eta horrela daude sailkatuta nazioarteko itsas garraioen substantzia arriskutsuen kodean. Konbustio espontaneoa jasan dezakete.

Direct download: NFXXII-04c.mp3
Category:science -- posted at: 11:22am EDT

Atomoak, molekulak eta partikula txikiak ikertzeko, fisika kuantika da beharrezkoa. Planetak, zuhaitzak edo pertsonak ikertzeko, aldiz, fisika klasikoa. Baina zer tamainako gauzekin aldatzen da batetik bestera? Txoni Matxaini galdetu diogu hori.

Direct download: NFXXII-04b.mp3
Category:science -- posted at: 4:37am EDT

CICnanoGUNE zentroko Luis Huesok eta lankideek eguzki-panelen materialetan lan egin dute. Panelaren eraginkortasuna % 14 handitzen duen egitura bat sortu dute. Emaitzak Science aldizkarian argitaratu zituzten.

Direct download: NFXXII-04a.mp3
Category:science -- posted at: 4:34am EDT

XXII. denboraldiaren 4. saioa: Fisika eguzki-panel hobeak lortzeko, kuantikaren mugak, pistatxo lehergarriak eta efektu fotoelektrikoaren lehen attosegundoak.

Direct download: NFXXII-04.mp3
Category:science -- posted at: 4:31am EDT

1