Elhuyar Zientzia

ON zientzia bideo lehiaketaren zortzigarren edizioa martxan da. Aste honetatik hasita, zientziari buruzko bost minutuko bideoak aurkez daitezke. Lehiaketa Elhuyar Fundazioak eta DIPC zentroak antolatzen dute. Guri Manex Urruzolak kontatu digu zer berrikuntzak dauden aurtengo edizioan.

Direct download: NFXXII-07d.mp3
Category:science -- posted at: 2:11pm EDT

Beharbada, zientziaren formula matematikorik ezagunena da. Albert Einsteinek proposatu zuen 1905ean, lau artikulu harrigarri idatzi zituen urtean. Artikulu horietako batean azaldu zuen energia eta masa gauza bera zirela, eta haien arteko erlazioa formula ospetsu hori dela.

Direct download: NFXXII-07c.mp3
Category:science -- posted at: 2:08pm EDT

Kolore gorria ekarri dugu irratira. Oskar Gonzalez kolorzaleak gorriari buruzko zientzia-kontuak ekarri dizkigu, konposatu kimiko batetik abiatuta, burdin oxidotik. Hematitatik, hain zuzen ere, beste burdin oxido batzuk daudelako. Konposatu horretatik, pigmentuen munduan sartu gara historian zeharreko ibilbide batean.

Direct download: NFXXII-07b.mp3
Category:science -- posted at: 2:06pm EDT

Bosgarren aldiz historian detektatu dituzte uhin grabitazionalak. Baina hau da lehen aldia erradiazioarekin batera detektatu dela.

Direct download: NFXXII-07a.mp3
Category:science -- posted at: 2:02pm EDT

XXII. denboraldiaren 7. saioa: uhin grabitazionalak berriz ere, burdin-oxidoa: gorriaren ataria, e=mc2, 2017 urria eta ON zientzia martxan.

Direct download: NFXXII-07.mp3
Category:science -- posted at: 2:01pm EDT

1