Mon, 13 November 2017
Goierrin zientzia-dibulgazioa egiten dute. Udazkenarekin batera, urteero, programazio aberatsa eta interesgarria jartzen dute martxan Lemniskata taldeakoek. GOYO LEKUONA eta JOSE LUIS ETXEZARRETA etorri zaizkigu aurtengo programazioa aurkeztera. |
Mon, 13 November 2017
Zer ikertzen du zientziak eta zer ez? Galdera horretatik tiraka, zientziaren mugak esploratu ditugu GOTZONE BARANDIKA dibulgatzailearekin. Metodo zientifikoaz aritugara, erroreaz, eta, esate baterako, zergatik eta zelan galderei buruz. Merezi du batzuetan geratzea eta zientzia bera aztertzea zientzia-irratsaio batean. |
Mon, 13 November 2017
Muoien detektagailuak erabilita, fisikariek ganbera ezezagun bat topatu dute Gizako piramide handienean, Keops-en piramidean. Berez, izpi kosmikoak detektatzeko instalazio batzuk ziren, baina horretarako piramideen harriak xurgatzen dituen muoiak erabiltzen zuten, eta ikerketa horretan, espero gabeko zulo bat detektatu dute. |
Mon, 13 November 2017
XXII. denboraldiaren 10. saioa: piramidean gela bat aurkitu, zientziaren mugak eta Lemniskata udazkenean. |