Mon, 27 November 2017
Bizilabe gazteentzako ikerketa-zentro bat da. Bilbon zabaldu berri da, eta martxan jarri dute Elhuyar Fundazioak eta Bilboko udalak. Dagoeneko ditu tailer batzuk eta proiektu batzuk martxan. |
Mon, 27 November 2017
Asier Hilario izan da gurekin, Euskal Kostaldeko Geoparkearen zuzendari zientifikoa. Egun hauetan Euskadiko III. geodibertsitatearen jardunaldiak ospatu dute geparkean, eta guk aprobetxatu dugu Asierrekin horretaz hitz egiteko. Nola kudeatu behar da geoturismoa? Ideia interesgarriak plazaratu dituzte jardunaldietan horri buruz. |
Mon, 27 November 2017
EHUko Bittor Rodriguez ikertzaileak NAOS Estrategia saria eskuratu du metodologia berezi bat erabiltzen duen kanpaina batengatik. Helburua da 8 eta 10 urte arteko umeengan fruta eta barazkien kontsumoa sustatzea. Eta metodologia horrek oso ideia bitxia du bere planteamenduan. |
Mon, 27 November 2017
Duela urtebeteko ikerketa baten arabera, igeri egitean hatzak zabalduz gero, azkarrago egiten da igeri eskua itxita izanda baino. Fluidoen dinamika ikertzen duten fisikarien ondorio bat izan zen, 3D inprimagailu batez eskuaren hainbat modelo sortu eta haize-tuneletan aztertu ondoren. |
Mon, 27 November 2017
XXII. denboraldiaren 12. saioa: azkar igeri egiteko zabaldu hatzak, Bittor Rodriguez frutak eta barazkiak, Geodibertsitatea eta Bizilabe. |