Elhuyar Zientzia

Lurra laua da. Onar dezagun. Baina orduan, azter dezagun nolakoa den planeta lau horrek eragiten duen grabitatea. Eta, batetik, ez du zerikusirik gu Lurrean nabaritzen dugun grabitatearekin, eta, bestetik, Lurra laua balitz, grabitateak berak biribilduko luke urteen poderioz.

Direct download: Qk13-171227LurraLaua.mp3
Category:science -- posted at: 7:14am EDT

EAEko biztanleek  zientzia eta teknologiaren inguruan duten iritziari buruzko txostena  argitaratu berri du Eusko Jaurlaritzak. Haren arabera, azken bost urteotan hazi egin da gai horiekiko interesa. Hain zuzen, 1etik 5erako eskalan, 3 izan zen 2012ko emaitza (2006an bezala), eta orain, berriz, 3,4. Hala, kirolak baino interes handiagoa pizten dute (2012an 3,3koa zen kirolarekiko interesa, eta geroztik ez da aldatu), eta zinemak, arteak eta kulturak dutenarekin parekatzen da.

Direct download: Qk12-171220_Zientzia_eta_Teknologiarekiko_interesa_EAEn.mp3
Category:science -- posted at: 6:02am EDT

1