Mon, 22 January 2018
Teknopolis saioa itsasoko bi gai ditu aste honetan. Bata da AZTI-Tecnalia egiten ari den mikroplastikoen arrantza-kanpaina. Oinarrian, zenbat mikroplastiko dauden eta non pilatzen diren jakitea da helburua. Eta bigarrena zetazeoen nekropsiari buruzko erreportaje bat, AMBAR taldeko adituekin, eta PIE estazioarenlangileekin. |
Mon, 22 January 2018
Science aldizkarian argitaratu da ikerketa zabal bat naturaren onurari buruz. Ikertzaile-talde askok hartu dute parte, eta koordinatzailea BC3 zentroko Unai Pascual da. Ideia da naturaren onurak kalkulatzeko alde zintifikoaz gain beste ikuspuntu asko sartu behar direla. Unai gurekin izan da horretaz hitz egiten.
|
Mon, 22 January 2018
Gorka Azkunek adimen artifizialak eskatzen duen hardwareaz hitz egin digu. Ordenagailuan jolasteko erabiltzen diren txartel grafikoak eta GPUak beharrezkoak dira gaur egun neurona-sare sakonak trebatzeko eta ikerketa egiteko. Gorkak azaldu digu zergatik. |
Mon, 22 January 2018
Itsas belarra digeritzen duen marrazoa eta adimen artifiziala ikertzeko Txinako parke erraldoia. Bi albiste horiekin ireki dugu gaur saioa. |
Mon, 22 January 2018
XXII. denboraldiaren 20. saioa: adimen artifiziala, naturaren onura eta Teknopolis itsasoan. |