Elhuyar Zientzia

Plentziako Itsas Estazioa, EHUren estazio bat, Europako azpiegitura baten parte da hemendik aurrera: European Marine Biological Resource Centre-koa. Bederatzi herrialdetako estazioekin osatuta dago azpiegitura, eta itsasoaren ikertzen duen edozer talderako baliabideak eskaintzeko aurrerapauso handia da. PIEn lan egiten duen Ibon Cancio EHUko biologoak azaldu digu nolakoa den azpiegitura hori eta nolakoa PIEren partaidetza.

Direct download: NFXXII-33c.mp3
Category:science -- posted at: 2:12pm EST

Sare elektrikoak matematikarien beharra du, batez ere, iragarpenak egiteko. Arrazoia da kontsumoak berak mugatzen eta behartzen duela elektrizitatearen sorrera. Beraz, sortu baino lehen, jakin egin behar da zenbat kontsumituko den eta noiz. JOSU DONCELek azaldu digu nolako lana egiten duten matematikariek horretarako, energia berriztagarrien ekarpen bereziak kontuan hartuta.

Direct download: NFXXII-33b.mp3
Category:science -- posted at: 2:08pm EST

Carlo Rovelli fisikari teorikoak denborari buruzko liburu idatzi du, The Order of Time, eta haren tesia esaldi honetan laburbil daiteke: denbora irudipen bat da. Hori aztertzeko, denborarik gabeko fisika bat aztertzen du liburuan. 

Direct download: NFXXII-33a.mp3
Category:science -- posted at: 2:05pm EST

XXII. denboraldiaren 33. saioa: The Order of Time, sare elektrikoaren matematika eta PIE estazioa Europako azpiegitura batean.

Direct download: NFXXII-33.mp3
Category:science -- posted at: 2:01pm EST

1