Elhuyar Zientzia

CAf-Elhuyar sarien artikulu orokorren kategoria irabazzi duen testuak soluzio bat proposatzen du plastikoen birziklapenerako. Irtenbide zirkularra deitu diote. Arazo handia da hondakin plastikoen kudeaketa, kanpotik ikusten dena baino konplexuagoa. Alaitz Etxabidek, artikuluaren egileak, azaldu digu zergatik.

Direct download: NFXXII-41c.mp3
Category:science -- posted at: 3:09am EDT

"Vacuum" bideoak irabazi du OnZientzia lehiaketa. Patxi Razkin, iazko edizioaren irabazleak berak irabazi du aurten. Bideoan kontatzen digu atomoaren zati handiena hutsunea dela, eta horrek ondorio interesgarriak ditu. Adibidez, elkar ukitzen dugunean, ez garela benetan elkar ukitzen ari.

Direct download: NFXXII-41b.mp3
Category:science -- posted at: 3:06am EDT

Afrikako Baobad zaharrenak hiltzen ari dira. Baita altuenak ere. Eta zientzialariek ez dakite zergatik den hori. 2.000 urtetik gora bizi dira zuhaitz horiek, baina azken 12 urteetan, bat-batean, zaharrenetako asko hil egin dira. Hipotesi batzuk daude heriotza horiei buruz, infekzioekin eta lehorteekin zerikusia dutenak, baina arrazoia ez da ezaguna.

Direct download: NFXXII-41a.mp3
Category:science -- posted at: 3:03am EDT

XXII. denboraldiaren 41. saioa: baobad zaharrak, PatxiRazkin eta vacuum eta Plastikoen birziklapenaren soluzioa.

Direct download: NFXXII-41.mp3
Category:science -- posted at: 3:00am EDT

1