Elhuyar Zientzia

Proteinen eboluzioa azkartu daiteke eta azkartzearekin batera, bideratu nahi den helburuetara. Hori izan da aurtengo kimikako Nobel saria jasoko dutenen lanaren muina. Natura, nolabait, gure esanetara jarri digute, neurri batean.

Direct download: NFXXIII-04e.mp3
Category:science -- posted at: 4:37pm EDT

Donostiako Eureka museoko Larraitz Etxeberria beroari buruz hitz egin digu, urtaroen azalpenetik hasita eta sentsazio termikoaren zergatietaraino. Ez da zer tenperatura dagoen toki batean, baizik eta giza gorputzak nola sentitzen duen.

Direct download: NFXXIII-04d.mp3
Category:science -- posted at: 4:35pm EDT

Zientzia fikzioa dirudi: argiarekin objektuak hartu eta mugitu daitezke. Argia laser bat da, behar bezala manipulatua, eta objektuak oso gauza txikiak, batzuetan birus baten tamainakoak. Aurtengo saridunek teknologia hori garatu dute eta gaur egun haien asmakuntzak estandarrak dira laserren teknologiaren esparruan.

Direct download: NFXXIII-04c.mp3
Category:science -- posted at: 4:32pm EDT

Oskar Gonzalez gure kimikari kolorezaleak kontatu digu zenbat koloreko odolak existitzen diren. Esan daiteke, espezie gehienen odola ez dela gorria. Askok odol urdina edo berdea dute; kimikak azaltzen digu zergatik.

Direct download: NFXXIII-04b.mp3
Category:science -- posted at: 4:31pm EDT

Sarrera orokor bat egin dugu Nobel sariei buruzkoa. Gainera, medikuntzakoa gainetik azaldu dugu: minbizia norberaren sistema immunologikoa erabilita trata daiteke, bain ahorretarako sistemak dituen eragozpenak gainditu behar dira.

Direct download: NFXXIII-04a.mp3
Category:science -- posted at: 4:26pm EDT

XXIII. denboraldiaren 4. saioa: Nobel sariak, odolaren koloreak eta beroa.

Direct download: NFXXIII-04.mp3
Category:science -- posted at: 4:21pm EDT

1