Elhuyar Zientzia

Hasi dira jadanik ZarautzOn taldeko lagunak ekitaldiak, bisitak eta hitzaldiak prestatzen 2018-19 ikasturterako. Gaur gurekin Jose Mari Larramendi eta Anabel Juaristi izan dira horren berri ekartzeko.

Direct download: NFXXIII-05c.mp3
Category:science -- posted at: 3:52am EDT

Txoni Matxainen estreinua dugu aurtengo denboraldian, kuantikaren atalarekin. Orbita kontzeptutik abiatu, eta orbital kontzeptura egin dugu salto. Planetak orbitetan mugitzen dira; elektroiak, berriz, orbitaletan, eta ahal ere, orbital bat ez da elektroiaren mugimendua adierazten duen ideia bat. Beste zerbait da.

Direct download: NFXXIII-05b.mp3
Category:science -- posted at: 3:51am EDT

Ikerketa baten arabera, pertsona batek batezbeste 5.000 aurpegi gogoratzen ditu. Datu deigarria da, baina nola lortu dute datu hori? Beharbada ez da datu zuzena. Nolanahi ere, interesgarriena da ikustea nola lortu duten datua, eta metodo fidagarria dena ala ez.

Direct download: NFXXIII-05a.mp3
Category:science -- posted at: 3:44am EDT

XXIII. denboraldiaren 5. saioa: 5.000 aurpegi, orbitalak eta ZarautzOn.

Direct download: NFXXIII-05.mp3
Category:science -- posted at: 3:42am EDT

York-eko Unibertsitatean egindako ikerketa baten arabera, pertsona batek, batezbeste, 5.000 aurpegi gogoratzen ditu. Baina ikerketa egiteko modua ez da oso egokia datu jakin hori ontzat emateko. Ikertzaileek berek autokritika egin dute. Nolanahi ere, ikerketak beste ikerketen oinarria izateko balio du.

Direct download: Qk03-1810185000Aurpegi.mp3
Category:science -- posted at: 3:35am EDT

1