Tue, 6 November 2018
ON-zientzia bideoen lehiaketaren azken edizioa martxan da. Bost minutuko bideoen lehiaketa da, Elhuyar Fundazioak eta DIPC zentroak antolatuta. Elhuyarko Manex Urruzolak kontatu digu zer berrikuntza izango dituen edizio honek eta noiz eta nola aurkeztu daitezkeen lanak. |
Tue, 6 November 2018
Ricardo Arregi sarien 30.urteurrenean, euskal kazetaritzan erreferente izan diren 10 komunikabideren aipamen berezi egin dituzte. Tartean, Elhuyar aldizkaria izan da, eta aipamen horretaz hitz egin dugu Aitziber Agirre aldizkariaren zuzendariarekin. |
Tue, 6 November 2018
Hirurogei urte zituela, Berenice Abbott argazkilaria MIT institutuan sartu zen eta zientzialariei honako hau esan zien: "Zuek argazkilari txarrak zarete. Ni behar nauzue". Haren istorio osoa Elhuyarko Egoitz Etxebestek kontatu digu gaur. |
Tue, 6 November 2018
Itsaso Beltzean, Bulgariako kostatik 80 kilometrora, duela 2.400 urteko itsasontzi bat topatu dute, hondoratuta. Oso ur sakonetan dago, eta horregatik iraun du kalterik gabe. Hain zuzen ere, osorik iraun duen hondoratutako itsasontzi zaharrena da. |
Tue, 6 November 2018
XXIII. denboraldiaren 8. saioa: hondoratutako itsasontzi greko bat, Berenice Abbott, Elhuyar aldizkaria eta Rikardo Arregi saria eta ON-zientzia 2019. |
Tue, 6 November 2018
Lehenengo aldiz, eta ugalketa sexualaren arauak hautsita, sexu bereko bi gurasoren kumeak sortzea lortu dute, saguetan.
Direct download: Qk06-181107_Sexu_bereko_saguen_kumeak.mp3
Category:science -- posted at: 1:34pm EDT |