Sun, 25 November 2018
Distantzia-unitate bat da angstroma. Atomoen arteko distantzia adierazteko erabiltzen da. Izena Suediako astronomo eta fisikari baten omenez jarri zioten. Txoni Matxainek kontatu digu zergatik. |
Sun, 25 November 2018
Donostiako Axular lizeoko ikasle batzuek ESAk antolatzen duen CanSat lehiaketan hartu dute parte. Lata baten tamainako satelite bat diseinatu dute, eta kilometro bateko altueran jarri dute suziri baten bitartez segundo gutxi batzuetan. Europako lehiaketan hirugarren postuan geratu dira. Irratian, Mikel Eguren, June irurtzun, Mara Ibarburu eta Ane eguren izan dira, eta haien istorioa kontatu digute. 14 urteko ingeniari finak. |
Sun, 25 November 2018
Zeta material harrigarria da; orain ikertzaile batzuek argitu dute zergatik. Baina hori kontatzen dugunean kontuz ibili behar dugu dimentsioekin. Konparaketak ez dira beti baliagarriak azalpenak emateko. |