Elhuyar Zientzia

Elhuyar aldizkariaren azken zenbakia kalean da. Gaur Aitziber Agirre zuzendariak kontatu digu zer eskaintzen duen zenbaki honek. Gai nagusiak "Gure bazterreko fosilak" du izenburua. Artikulu horretan, gertu ditugun aztarnategi batzuetako fosilez hitz egiten digute. Gertu daude, baina ez ditugu ezagutzen han aurkitutakoak. Gainera, Amaia Zurutuza elkarrizketatu dute, eta beste gai asko. Elhuyar aldizkaria, jadanik zure kioskoan.

Direct download: NFXXIII-12c.mp3
Category:science -- posted at: 3:16pm EDT

Elhuyar Fundazioak eta Mondragon Linguak Modela izeneko itzultzaile automatikoa aurkeztu du, eta sekulako oihartzuna izan du aurkezpenak. Sare neuronaletan oinarritutako itzultzailea da, adimen artifizialean, baina hori ez da berria. Hala ere, Modelarekin adituek lortu dute sistema oso ondo trebatzea itzulpen onak egin ditzan. Elhuyarko Itziar Cortes informatikariak azaldu digu salto kualitatibo handia lortu duela Modela itzultzaileak.

 

Direct download: NFXXIII-12b.mp3
Category:science -- posted at: 3:11pm EDT

He JianKui ikertzaile txinatarrak dio enbrioi batzuk eraldatu dituela genetikoki, eta ume batzuk jaio direla enbrioi horietatik. Polemika handia sortu du albisteak. Ikustear dago egia ote den esan duena. Nolanahi ere, komunitate zientifikoak biziki kritikatu du, baita Txainan bertan ere.

Direct download: NFXXIII-12a.mp3
Category:science -- posted at: 3:03pm EDT

XXIII. denboraldiaren 12. saioa: ume genetikoki eraldatuak, Modela eta Elhuyar aldizkaria.

Direct download: NFXXIII-12.mp3
Category:science -- posted at: 2:57pm EDT

1