Thu, 20 December 2018
Luze eta lasai hitz egin dugu Jesus Arregi astronomoarekin. Jupiterko atmosferan aditua da, hori du ikergaia, eta, ikerketaz gain, urte asko dira astronomiaren dibulgazioa ere egin duela. Jesus Norteko ferrokarrillaren lagun handia izan da irratsaioa sortu zenetik, eta oraindik ez ginen inoiz eseri estudioan astronomiako kontu jakin bat e bazen. Gaur izan da eguna. |
Thu, 20 December 2018
Urtea hasteko, aurrekoaren errepasoa egingo dugu. 2018ak utzi zizkigun zientzia-albiste aipagarrienak bildu ditugu.
Direct download: Qk14-190102_2018ko_albiste_aipagarrienak.mp3
Category:science -- posted at: 3:43am EDT |
Thu, 20 December 2018
Esplorazioaen ikur bat izan zen iparmendebaldeko pasabidearen bilaketa. Atlantikotik Ozeano Barera pasatzeko bidea bilatzen zuten esploratzaileek. XX. mendearen hasieran lortu zuten. Baina tenperaturaren ikerketak dio urte hauek direla neurtu diren beroenak, eta Artikoaren izotza urtzen ari da. Beraz, iparmendebaldeko pasabidea ez da esploratzaileen garaian bezalakoa. |
Thu, 20 December 2018
Nanoplastikoak organismo urtarretan zer abiaduran metatzen diren aztertu dute Plymouth-eko Unibertsitatean, bieirak erabiliz. Emaitzek erakutsi dute ordu gutxi batzuk nahikoa direla nanopoliestireno-partikulak xurgatu eta organo nagusi gehienetan zabaltzeko. |
Thu, 20 December 2018
XXIII. denboralldiaren 14. saioa: iparmendebaldeko pasabidea eta Jesus Arregi. |