Thu, 27 December 2018
1968 urtera joan gara. Informatika oso urruti dago gaur egun duen egoeratik, eta hala ere oso aurreratuta zegoen zenbait kontuta, maila altuko programazio-lengoaiietatik adibidez. |
Thu, 27 December 2018
XIX. mendeko pertsonaia da, eta, hala ere, informatikaren erreferentzia historiko bat. Batzuek diote Lovelace historiako lehen programatzailea izan zela. Ez da guztiz zuzena, baina oso gertu egon zen. Bera, Charles Babbgerekin batera, informatikaren oinarriak asmatzen hasi zen ordenagailuak existitu baino 100 urte lehenago. Igor Leturiak kontatu digu haien istorioa. |
Thu, 27 December 2018
Airearen ioiak elektrodoen bidez erakarriz egin dute makina hegalari bat, hegazkin bat. Lehen hegaldiak egin dituzte MIT institutuko saskibaloi-kantxa baten barruan. Oso hasieran da kontua, baina hegan egiteko modu berri bat da, azken batean. |
Thu, 27 December 2018
XXIII. denboraldiaren 15. saioa: ioien hegaldia, Ada Lovelace eta informatika 1968an. |