Wed, 23 January 2019
Latitudean gora joan gara gaur, Artikora. Han, Naima El Bani geologoak paleoozeanografia lanak egiten ditu. Garai bateab itsas lasterrak nolakoak ziren ari da ikertzen, eta horretarako Norvegiako Tromso hiritik iparralderantz itsasoratzen da protozoo fosildu batzuen bila, formainiferoen bila. Oso ikerketa konplexu baten parte da; azken helburua iraganeko klima-aldaketak aztertzea da. |
Wed, 23 January 2019
Zientzialariak aztoratuta daude ipar polo magnetikoa azkar aldatzen ari delako tokiz. Noraezean dabil. Horrek asko zailtzen du World Magnetic Model ereduaren egokitze-lanak, nabigaziorako oso garrantzitsua den eredu matematiko global bat.
|
Wed, 23 January 2019
XXIII. denboraldiaren 19. saioa: ipar polo magnetikoa eta Naima El Bani. |