Wed, 20 March 2019
Elhuyar aldizkariaren 333. zenbakia kaleratu dute. Aitziber Agirre zuzendariarekin izan gara, eta harekin gainbegirada bat eman diogu aurkibideari. Gainera, artikulu bati buruz hitz egin dugu luze: haurdunaldiaren eta autismoaren jatorriaren lotura. Zientzialariek aurkitu dute nolatan eragin dezakeen hurak honengan, eta emaitza interesgarriak eman dituzte ezagutzera. |
Wed, 20 March 2019
Oskar Gonzalez kimikariak, gure kolorezaleak, azaldu digu garai klasikoan estatuek polikromia zutela, alegia, koloretan margotuta zeudela. Baina denborarekin polikromia hori galdu dute. Orain kimikariek erabiltzen dituzte teknika analitikoak kolore horiek aztarna txikiak topatzeko, eta zer kolore ziren jakiteko. |
Wed, 20 March 2019
Bi urtean behin bikoiztu egiten zen tamaina jakin bateko zirkuituan sar litezkeen transistore kopurua. Mooren legea da. Baina hazkuntza horrek muga bat dauka. Nolanahi ere, ustez bi dimentsioko materialekin eutsi ahal izango zaio hazkuntzari, material egokiak eta beste baldintza batzuei aurre egiten bazaie behintzat. |
Wed, 20 March 2019
XXIII. denboraldiaren 27. saioa: Mooren legea, estatuen kolorea eta Elhuyar akldizkaria. |