Elhuyar Zientzia

Elhuyar Fundazioak antolatzen duen Zientzia Azokaren bukaerako ekitaldia da egun hauetan: azoka bat hain zuzen. Bilboko Plaza Barrian antolatu dute, urtero bezala, gazteen zientzia-proiektuen erakustaldi bat. Danel Solabarrietak aurkeztu digu.

Direct download: NFXXIII-35c.mp3
Category:science -- posted at: 6:17am EDT

EHUk ilustrazio zientifikoari buruzko graduondo bat antolatzen du urtero, karrera bukatuta arlo horretan profesional bihurtu nahi duen edozeinentzat aproposa. Gu antolatzaileekin izan gara, Vega Asensio ilustratzailearekin eta Maren Ortiz biologoarekin. Graduondoa aurkeztu digute eta azaldu digute zer egin behar den hurrengo urteko edizioan parte hartzeko.

Direct download: NFXXIII-35b.mp3
Category:science -- posted at: 6:16am EDT

Hiru sari eman dituzte, baina lehen edizio bat besterik ez da izan: Ikerbasque erakundeak hiru emakume ikertzaileren lanak saritu ditu aste honetan. Maria Isabel Arriortua, Aitziber Lopez-Cortajarena eta Maia Garcia Vegniory izan dira saridunak.

Direct download: NFXXIII-35a.mp3
Category:science -- posted at: 6:14am EDT

XXIII. denboraldiaren 35. saioa: Ikerbasqueren errekonozimendua, ilustrazio zientifikoa eta Zientzia azoka.

Direct download: NFXXIII-35.mp3
Category:science -- posted at: 6:13am EDT

1