Elhuyar Zientzia

PIE estazioko Ibon Cancio biologoak Nagoya protokoloari buruz hitz egin digu. Herrialde soberanoen baliabide biologiko eta genetikoak babesten duen protokoloa da. Herrialde bateko espezie baten ikerketak ematen dituen onurak herrialde horretara bueltatzeko mekanismoak proposatzen ditu, nahiz eta ikerketa hori beste nonbait egin den. Europar Batasunak 2014tik berretsitako protokoloa da.

Direct download: NFXXIII-38b.mp3
Category:science -- posted at: 7:23am EDT

Ehun urte bete dira erlatibitatearen teoriaren lehen froga lortu genuenetik. Arthur Eddington astrofisikaria Principe Uhartera joan zen eta 1919ko maiatzaren 29an Eguzki-eklipse oso bat ikusi zuen, eta bertan baieztatu zuen Eguzkiaren masa handiak argi izpien ibilbidea okertzen duela, erlatibitate orokorrak iragarritako fenomeno bat. Guk mendeurrena aitzaki hartuta, erlatibitateaz eta garai hartako zientziaz hitz egin dugu.

Direct download: NFXXIII-38a.mp3
Category:science -- posted at: 7:19am EDT

XXIII. denboraldiaren 38. saioa: Erlatibitatea eta Nagoya protokoloa.

Direct download: NFXXIII-38.mp3
Category:science -- posted at: 7:14am EDT

1