Elhuyar Zientzia

Zientzia Astea prestatzen joateko, Bilboko Bizkaia Aretoan erakusketa bat zabaldu dute EHUko langileek. Ilusio optikoen erakusketa bat da. Miren Bego Urrutiak eta Hector Hernandok aurkeztu dizkigute biak, ilusioaren erakusketa eta zientziaren astea bera.

Direct download: NFXXIV-06c.mp3
Category:science -- posted at: 3:03am EST

Mentxu Aiertza gure kolaboratzaileak eta Lorena Arrastua Don Boscoko kimikako irakasleak xanpuaren mundura eraman gaituzte. Xanpu eta gelaren arteko aldea zein den azaldu digute, eta gero xanpua bera kimikoki aurkeztu digute, molekulen mundu zabal bat. Gainera, historia ere ekarri digute, hitzaren jatorri indiarretik abiatuta.

Direct download: NFXXIV-06b.mp3
Category:science -- posted at: 3:02am EST

Erresuma Batuko agintariek diru asko inbertitu behar dute fusio nuklearraren STEP proiektuan. Ez da fisio nuklearra bezalakoa, energia garbia ekoiztuko duen egitasmo handia da, baina oraindik ez dugu ahalmenik martxan jartzeko. STEPekoen ustez, 2040 urtean erabilgarri izango da. Nazioarteko ITER proiektukoek, ordea, ez dute datarik eman ekoizpena noiz hasiko den.

Direct download: NFXXIV-06a.mp3
Category:science -- posted at: 3:00am EST

XIV. denboraldiaren 6. saioa: Fusio nuklearraren egoera, xanpua eta zientziaren astea.

Direct download: NFXXIV-06.mp3
Category:science -- posted at: 2:55am EST

1