Elhuyar Zientzia

Arazo larria dugu itsasoan plastikoekin. Gero eta plastiko gehiago dago, bai zikinkeria moduan, bai eta mikroplastikoen forman ere, alegia, ikusten ez diren plastikozko partikulen forman. Ez dakigu zenbaterainoko inpaktua izango duen plastiko horrek guztiak, baina jende asko ari da ikertzen gaia, egunen batean soluzio bat proposatu ahal izateko. Horretaz hitz egin digute EHUko Amaia Orbeak, AZTI-Tecnaliako Oihane Cabezasek eta Greenpeace-ko Lorea Floresek. Plastikoa itsasoan, arazo larria.

Direct download: NFXXIV-14b.mp3
Category:science -- posted at: 4:51am EDT

Plastikoa ez da txarra. Behar beharrezkoa dugu aplikazio askotan. Adibide argi bat da ospitaletan odola gordetzeko edukiontziak. PVCz egindako poltsak dira. Oso zaila da ordezko material bat topatzea horretarako. Plastikoa ez baita txarra. Hori bai, eragiten dizkigun arazoei aurre egin behar diegu, eta, esate baterako, itsasoan dauden plastikoen kaltea larria da.

Direct download: NFXXIV-14a.mp3
Category:science -- posted at: 4:50am EDT

XXIV. denboraldiaren 14. saioa: Plastikoaren esloganak eta Itsasoa eta plastikoa.

Direct download: NFXXIV-14.mp3
Category:science -- posted at: 4:49am EDT

1