Elhuyar Zientzia

IKTak eta konpetentzia digitalak hezkuntzan izeneko liburua aurkeztu berri dute. 32 egilek sakon tratatutako gaia da; teknologia digitala eta hezkuntza nola uztartu hausnartu egin dute, eta testu luze eta interesgarri bat osatu dute. Gurekin bi egile izan dira: Montse Maritxalar eta Mikel Iruskieta.

Direct download: NFXXIV-21c.mp3
Category:science -- posted at: 4:44am EDT

Orain erraza da. Margoen denda batera joan, eta pigmentu berde egonkor eta seguro bat eros daiteke. Baina hori da kimika sintetikoaren onura bat. Hura baino lehen, ordea, nola lortzen zuten pigmentu berdeak? EHUko Oskar Gonzalezek erantzun digu galdera horri.

Direct download: NFXXIV-21b.mp3
Category:science -- posted at: 4:42am EDT

Aranzadi Zientzia Elkarteko mikologoek onddo espezie berri bat aurkitu dute Pagoeta Parke Naturalean, Aian, Gipuzkoan. Eta ez da bakarrik espezie berria; gainera, genero berria ere bada. Izen zientifikoa, Pseudosclerococcum golindoi, Aranzadiko mikologo baten omenez.

Direct download: NFXXIV-21a.mp3
Category:science -- posted at: 4:40am EDT

XXIV. denboraldiaren 21. saioa: Onddo berri bat Pagoetan, pigmentu berdea eta IKTak eta hezkuntza, liburu bat.

Direct download: NFXXIV-21.mp3
Category:science -- posted at: 4:39am EDT

1