Elhuyar Zientzia

Kalean da Elhuyar aldizkariaren azken zenbakia, 2020ko martxokoa. Gai nagusia Itsasoa da, UNESCOk hurrengo hamarkada izendatu baitu itsasoaren jasangarritasunaren ikerketa sustatzeko hamarkada. Aitziber Agirre zuzendariak aurkeztu digu gaia eta zenbaki berrian dauden beste gaiak ere bai.

Direct download: NFXXIV-26c.mp3
Category:science -- posted at: 3:48am EDT

CIC-enegiGUNEko Oier Lakuntza kimikaria etorri zaigu bere ikergaiaz aritzeko: sodio ioizko bateriak. Gailu elektroniko txikietan, litio ioizkoak erabiltzen ditugu, baina aplikazio askotarako egokiagoa dira sodio ioizko bateriak, adibidez, merkeagoak direlako. Gaurko elkarrizketan ezagutu dugu zein den bateria horien erronkak ikerketaren aldetik.

Direct download: NFXXIV-26b.mp3
Category:science -- posted at: 3:47am EDT

Azkenaldian, Orion konstelazioko Betelgeuse izarrak, erraldoi gorri batek, distira galdu du. Azkar gainera. Bederatzigarren izar distiratsuena izatetik, heun distiratsuenen artean nekez egotera pasatu da. Horrek adieraz lezake izarraren heriotzan azke fasean dagoela, baina astronomoek ez dakite hori segituan gertatuko den edo ehunka urte beharko dituen.

 

Direct download: NFXXIV-26a.mp3
Category:science -- posted at: 3:45am EDT

XXIV. denboraldiaren 26. saioa: Betelgeuse, sodio bateriak eta Elhuyar aldizkaria.

Direct download: NFXXIV-26.mp3
Category:science -- posted at: 3:44am EDT

1