Elhuyar Zientzia

Elhuyar aldizkariaren Ekinean atala emakume zientzialari gazteen lanari buruzkoa izan da bost urtetaz. Orain, berdintasunaren esparrua zabalduko dute atalean. Apirilean, Oier Lakuntza kimikari itsua elkarrizketatu dute. Elhuyarko Ana Galarraga eta Oier Lakuntza bera izan dira gurean Ekinean atalaren aldaketa horri buruz hitz egiten.

Direct download: NFXXIV-30c.mp3
Category:science -- posted at: 2:42am EST

Txoni Matxinek biokimika pixka bat ekarri digukuantikaren atalera. proteinek gune aktiboetan erabiltzen dituzten trikimailu kuantikoen berri eman digu, batez ere proteinek hidrogeno-zubien bitartez nola heltzen dioten aldatu nahi duten molekulari.

Direct download: NFXXIV-30b.mp3
Category:science -- posted at: 2:41am EST

Meteorologoek detektatu dute ipar poloaren gainean jaitsiera bat ozono estratosferikoan. Egoera hori hego poloan izaten da, baina oso noizean behin baita ipar poloan ere. Ozooaren kontzentrazioaren bilakaerak, hala ere, goranzko joera duka eta litekeena da aste gutxi batzuetan ohiko egoera berreskuratzea.

Direct download: NFXXIV-30a.mp3
Category:science -- posted at: 2:40am EST

XXIV. denboraldiaren 30. saioa: ozono geruzaren zuloa iparraldean, proteinen kuantika eta Ekinean atala Elhuyar aldizkarian.

Direct download: NFXXIV-30.mp3
Category:science -- posted at: 2:38am EST

1