Elhuyar Zientzia

Orion konstelazioko Betelgeuse izarrari buruz hitz egin dugu Naiara Barrado astronomoarekin. Profesionalen foroetan asko hitz egin dute izar horrek izan duen distira galerei buruz. Distiran murrizketa urritik neurtu diote, baina ez dago argi zer gertatzen ari den. Guk hipotesi nagusiak esploratu ditugu.

Direct download: NFXXIV-32c.mp3
Category:science -- posted at: 10:21am EDT

Atmosfera garbiago dago koronabirusaren krisiaren ondorioz. Isurketa gutxiago daude eta hegazkin gutxiago ere bai. Euskalmeteko Onintze Salazarrek hori azaldu digu, baina alde iluna ere azaldu digu. Hegazkin komertzialek datu asko jasotzen dituzte meteorologiako ereduetan erabiltzeko, eta oraingo egoeran, datu horien faltan gaude. Eta falta hori nabaritu egiten da.

Direct download: NFXXIV-32b.mp3
Category:science -- posted at: 10:20am EDT

Zenbakiei oso lotuta bizi gara koronabirusaren krisi honetan. Baina ez ditugu behar bezala erabiltzen. Ondo erabili eta interpretatu behar dira portzentaiak, joera numerikoak eta abr. Eta ez gara beti ondo ari zenbakiekin.

Direct download: NFXXIV-32a.mp3
Category:science -- posted at: 10:18am EDT

XXIV. denboraldiaren 32. saioa: zenbakiak patrimonio, atmosfera garbia eta meteorologia eta Betelgueuse.

Direct download: NFXXIV-32.mp3
Category:science -- posted at: 10:17am EDT

1