Elhuyar Zientzia
Azken urteotako hitzaldien bideoak hasi dira Lemniskata taldeko kideak Youtuben eskaintzen. Haien kanala, "lemniskata sarea", aukera ona da egun hauetan zientziako hitzaldiak ikusteko. Jose Luis Etxezarretak kontatu digu zer eskaintzen duten. 
Direct download: NFXXIV-33c.mp3
Category:science -- posted at: 12:10pm EDT

Itxialdia baino lehenagoko gai bat berreskuratu dugu: krema hidratatzaileen kimika. Mentxu Aiertza eta Lorena Arrastua Don Bosco ikastetxeko kimikariek azaldu digute oinarrrian nolakoak diren, nolakoa den azala eta zer konplexua den bien arteko elkarrekintza.

Direct download: NFXXIV-33b.mp3
Category:science -- posted at: 12:09pm EDT

Frantziako aztarnategi batean duela 50.000 urteko soka-puska bat topatu dute, hiru harizpi txirikordatuz egina. Lehengaia, konifera baten azalaren barruko geruza. Teknologiaren historian sekulako aurrerapena da; aurkikuntzak esan nahi du neandertalak gutxieneko abstrakzio matematiko bat aplikatzeko gai zirela.

Direct download: NFXXIV-33a.mp3
Category:science -- posted at: 12:08pm EDT

XXIV. denboraldiaren 33. saioa: neandertalen soka, krema hidratatzailea eta Lemniskara sarea.

Direct download: NFXXIV-33.mp3
Category:science -- posted at: 12:06pm EDT

1