Elhuyar Zientzia

Donostiako Eureka zientzia-museoak ateak ireki ditu bi hilabete eta erdiz itxita egon ondoren. Gainera, berrikuntza batekin dator: Energiaren Txinpartak izeneko gela, elektrizitatearen eta magnetismoaren gela, erabat berritu dute. Mikel Abadiak ekarri digu berrikuntzen berri.

Direct download: NFXXIV-40c.mp3
Category:science -- posted at: 2:57am EDT

Azalean sartzen ditugun tintek, tatuajeen tintek, antza dute, adibidez, artelanetan erabiltzen ditugunekin. Oskar Gonzalez EHUko kimikariak kontatu digu nolakoak diren, zer pigmenturekin eginda dauden eta zer beste osagai kimiko dituzten. Gainera, kontatu digu ez dagoela informazio asko tinta horiek osasunean nola eragiten duten. Tatuajeen tintei buruz dakiguna eta ez dakiguna izan da gure saioan.

Direct download: NFXXIV-40b.mp3
Category:general -- posted at: 2:56am EDT

Londresko Imperial College-ko ingeniari batek simulazio informatiko bat egin zuen pandemiaren zabaltzea iragartzeko. Kritika bortitzak jasan zituen eta emaitzak txartzat eman zituen komunitate zientifikoak. Baina orain, Cambridgeko neurozientzialari bat frogatu du simulazioa baliagarria zela.

Direct download: NFXXIV-40a.mp3
Category:science -- posted at: 2:55am EDT

XXIV. denboraldiaren 40. saioa: simulazio bat pandemiarako, tatuajeen tintak eta Eureka museoa.

Direct download: NFXXIV-40.mp3
Category:science -- posted at: 2:51am EDT

1