Mon, 5 October 2020
Elhuyarreko I+G taldeko ikertzaileek bilatzaile bat garatu dute literatura zientifikoan COVID-19ari buruzko artikulu espezializatuak bilatzeko. Adimen artifizialaren bitartez egiten du lan, sare neuronalekin, eta arrakasta handia lortu du, Estatu Batuetako NISTinstitutuko lehiaketa batean bigarren geratu delako. Xabier Saralegi eta IƱaki San Vicente etorri zaizkigu bilatzaileaz hitz egitera. |
Mon, 5 October 2020
2020ko urria iritsi da, eta ETBko Teknopolis zientzia-programa antenan da. Erronka handia da COVID-19aren garaian programa ondo egitea eta informazio egokia zabaltzea. Horretaz aritu da Nagore Rementeria programaren zuzendaria. |
Mon, 5 October 2020
Asfixia perinatala arazo handia da jaiotzeetan. Arriskua dagoenean irtenbidea zesarea bat egitea da, baina ez da erraza erabakitzea noiz behar den zesarea eta noiz ez. Horri laguntzeko metodologia bat garatu du CICnanoGUNE zentroko talde batek, Raman espektroskopia (analisi metodo bat) eta adimen artifiziala konbinatuta. Ion Olaetxeak kontatu digu zertan datzan metodologia hori. |
Mon, 5 October 2020
CICbiomaGUNE zentroan, aurrerapauso handia eman dute bizkarrezurraren lesioak tratatzeko tekniketan. Karbonozko nanohodiak eta polimeroak erabilita lortu dute neuronak elkarri konektatzea, lesioak etena eragin dituen puntuetan. Oso albiste ona da. |
Mon, 5 October 2020
XXV. denboraldiaren 4. saioa: bizkarrezur muinaren lesioak, asfixia perinatala saihesteko teknika, Teknopolis eta COVID-19aren bilatzailea. |