Elhuyar Zientzia

Marguerite Pereyk frantzioa elementua aurkitu zuen aktinioa ikertzen ari zenean. Isotopo egonkorrik ez du frantzioak eta ez da inoiz lortu kantitate aipagarririk sortzea. Kondizio horietan, oso zaila da elementu hori aurkitzea, are zailagoa XX. mendearen lehen erdian, baina Pereyk lortu zuen. Mentxu Aiertza kimikariak kontatu digu haren istorioa.

Direct download: NFXXV-10c.mp3
Category:science -- posted at: 12:02pm EDT

Gaur kalitate handiko fisika izan dugu gurean. Material batzuk izan daitezke aldi berean magnetikoak eta ez-magnetikoak, piezaren geometriaren arabera; topologiaren arabera. Material topologiko hauek ikertzen dituzte DIPCko Maia Garcia eta EHUko Luis Elkoro fisikariek. Nature aldizkarian artikulu garrantzitsu bat argitaratu berri dute gaiari buruz. Biak izan dira gurekin. 
 
Direct download: NFXXV-10b.mp3
Category:science -- posted at: 11:54am EDT

Pfizer eta BioNTech enpresek COVIDaren kontrako txerto bat aurkeztu dute. Ustez, eraginkortasun handiko txertoa. Baina oraingoz ez dute argitalpen zientifikorik egin, eta ez dago kontrastatuta. Beraz, ez dago modurik jakiteko nola garatu duten. Horregatik, zientzialariak baikorrak dira, baina zuhurra. Oso zuhurrak.

 

Direct download: NFXXV-10a.mp3
Category:science -- posted at: 11:50am EDT

XXV. denboraldiaren 10. saioa: COVIDaren txertoa, material topologikoak eta frantzioaren aurkikuntza.

Direct download: NFXXV-10.mp3
Category:science -- posted at: 11:41am EDT

1