Elhuyar Zientzia

Askotan esaten da gailu elektronikoen argi urdinak zaildu egiten duela lo hartzea, eta estresa eragiten duela begietan. Baina ikerketa zientifikoek ez dute horrelakorik baieztatzen. Beraz, argi urdina iragazten duten betaurrekoak ez dira lo ezin hartzearen arazoaren konponbide bat, gailu elektronikoei dagokioenez.

Direct download: NFXXV-11c.mp3
Category:science -- posted at: 9:13am EDT

Iker Badiola EHUko ikertzaileak Cangrejo de Troya liburua aurkeztu digu. Minbiziari buruzko dibulgazio-liburua da, bere ikergaia, hain zuzen. Liburua oso estilo argian idatzita dago, eta minbizia ulertzeko behar diren azalpen guztiak ematen ditu. Biokimikako oinarrizko kontzeptuetatik hasita, minbiziaren azken tratamenduetara kontatzen ditu Badiolak liburuan. Gurekin izan da irratian, eta gai delikatu honi buruzko solasaldi atsegin bat izateko aukera eman digu. 

Direct download: NFXXV-11b.mp3
Category:science -- posted at: 9:12am EDT

16 urte dira Nebulosa urdinaren izarra aurkitu zutela astronomoek. Argi ultramorearen bidez begiratuta nebulosa urdin bat ikusten zaio inguruan, eta astronomoek ez zekite zergatik. Orain, eredu matematiko baten bitartez, badute hipotesi bat horrelako astro batentzat: bi izarren talkaren bitartez sortutako izarra da.

Direct download: NFXXV-11a.mp3
Category:science -- posted at: 8:24am EDT

XXV. denboraldiaren 11. saioa: nebulosa urdinaren izarra, Cangrejo de Troya eta gailu elektronikoen argi urdina.

Direct download: NFXXV-11.mp3
Category:science -- posted at: 8:21am EDT

1