Elhuyar Zientzia

Kontatu zure tesia 6 mezutan. Hori da UEUk eskatzen diena tesi bat egiten ari diren ikertzaileei, txiotesia lehiaketan parte hatrzeko. Aurtengo edizioaren irabazleak, Ainhoa Gonzalez eta Eider Urkola, gurekin izan dira. Zelula amen terapiari buruzko tesia lehena, eta zine-zuzendari baten lanari buruzkoa bigarrena.

Direct download: NFXXV-12c.mp3
Category:science -- posted at: 10:28am EDT

Bateriak erabiltzen dituzten gailuez inguratuta bizi gara. Horregatik galdetu nahi genion aditu bati nola funtzionatzen duten eta gure usteak bateriei buruz zuzenak ala okerrak diren. CICenergiGUNEko Oier Lakuntza izan da gure aditua. Etxeko bateriak aztergai.

Direct download: NFXXV-12b.mp3
Category:science -- posted at: 10:27am EDT

COVIDaren kontrako txerto bat garatzeko proiektu bat baino gehiago daude. Haien arteko aldea, besteak beste, txertoa gordetzeko behar den tenperaturan datza. Horren zergatiak interesa badu zientziaren ikuspuntutik, baina baita ekonomiaren ikuspuntutik ere. Azken batean, txertoaren banaketaren kondizioek eragin handia dutelako prezioan.

Direct download: NFXXV-12a.mp3
Category:science -- posted at: 10:24am EDT

XXV. denboraldiaren 12. saioa: zergatik hotza txertoak gordetzeko, etxeko bateriak eta txiotesia.

Direct download: NFXXV-12.mp3
Category:science -- posted at: 10:20am EDT

1