Tue, 23 February 2021
Imanol Etxeberria, Aurrera zentroko fisioterapeuta izan da gurekin. Eskuliburu bat idatzi du eserita lan egitearen ondorioei buruz. Bizkarrezurrari buruz hitz egin digu; nola eseri beharko ginatekeen; zenbat aldiz altxatu beharko genukeen kalterik ez izateko eta abar. |
Tue, 23 February 2021
Molekula mediatikoa da azido hialuronikoa. Telebistako iragarkietan azaltzen da askotan. Berez, kosmetikan ez ezik, medikuntzan ere erabiltzen da. Gaur, Lorena Arrastua eta Mentxu Aiertza izan dira gurekin molekula honen sekretuak kontatzeko. |
Tue, 23 February 2021
NASAk rover bat jarri du aste honetan Marteko gainazalean. Perseverance du izena. Laborategi gurpildun aurreratu bat da, Marten dagoen aurreratuena hain zuzen. Eta EHUko bi taldek hartu dute parte laborategi horren ekipamendua garatzeko lanean. |
Tue, 23 February 2021
XXV. denboraldiaren 24. saioa: Perseverance roverra eta EHU, mundu hialuronikoa eta eserita lan egitearen fisioterapia. |