Mon, 8 March 2021
Zenbaki berria kaleratu dute Elhuyar aldizkarikoek. Aitziber Agirre zuzendariak aurkeztu dizkigu zenbakiak dituen edukiak. Gai nagusia 5G teknologia da. |
Mon, 8 March 2021
Elhuyarko Itziar Cortes informatikariak hitz egin digu adimen artifizialari buruz generoaren ikuspuntutik. Elhuyarren azterketa bat egin dute gaiari buruz. Adimen artifizialeko sistemak datu asko erabilita trebatzen dira, eta datu horietan berdintasunaren kontrako ideiarik baldin badago, sistemak anplifikatu ditzake ideia horiek. |
Mon, 8 March 2021
OpenAI enpresak GPT-3 transformerra egin du, literaltura idatz dezakeen adimen artifizialeko tresna bat. Haren onurak begi bistakoak dira, baina badu hain onuragarria ez den alde bat. |
Mon, 8 March 2021
XXV. denboraldiaren 26. saioa: GPT-3ren alde iluna, adimen artifiziala eta generoa eta Elhuyar aldizkaria 2021eko martxoko zenbakia. |