Mon, 12 April 2021
Usurbilgo udalak eta Elhuyar Fundazioak antolatu dute "Elhuyar solasaldiak" izeneko hitzaldi-zikloa. Apirilaren 14an hasiko da. COVID-19a, ekologia eta beste gai batzuk jorratuko dituzte hizlariek hitzaldi haietan. Berez, hitzaldiak presentzialak izateko prestatu dira, baina streaming bidez ere jarraitu ahal izango dira. |
Mon, 12 April 2021
CICbiomaGUNEko adituek lortu dute nanoboten mugimendua jarraitzea sistema biologiko baten barruan. Etorkizunean nanobot horiek, adibidez, medikamentuak eraman ahal izango dituzte gorputzaren toki jakinetara erresoluzio altuko medikuntza egin ahal izateko. Unai Cossio ikertzailea izan da gurekin eta kontatu digu nola lortzen duten robot nanoskopikoen mugimenduari jarraitzea. |
Mon, 12 April 2021
Europan aurkitu diren Homo sapiens-en hezur fosil zaharrenen DNA aztertu da, duela 45.000 urtekoena. Eta aurkitu dute gizaki moderno haiek ere neandertalekin nahastu zirela. Ez dira gure arbasoak, baina badira gure espezie berekoak, eta harrigarria da neandertaletatik datorren material genetikoa izatea.
|
Mon, 12 April 2021
XXV. denboraldiaren 31. saioa: Europako Homo sapiens zaharrenak eta neandertalak, Unai Cossio eta nanobotak gorputzaren barruan eta Elhuyar solasaldiak. |