Elhuyar Zientzia
1693ra joan gara Salem hirian izan zen sorginkeria kasuak aztertzera. Linnda Caporael New York estatuko Rensselaer Insitutuko psikologoak plazaratu zuen hipotesi bat kasu horren jatorria azaltzeko: zekaleak infektatzen duen ainoa onddoak LSDaren antzeko substantzia bat ekoizten duenez, litekeena da ume batzuek zekale horrekin egindako ogia janda hasi izana gertaera hura.  
Direct download: NFXXV-33c.mp3
Category:science -- posted at: 7:18am EDT

Bi urtean behin antolatzen du UEUk Ikergazte kongresua. 2021ko edizioa, laugarrena, Gasteizen izango da ekainaren 9tik 11ra, eta dagoeneko zabalik dago izena emateko epea. Gu Olatz Arbelaitz Gallegorekin izan gara, kongresuaren koordinatzaileetako bat, aurtengo edizioaren berri izateko. 
Direct download: NFXXV-33b.mp3
Category:science -- posted at: 7:17am EDT

Joe Biden presidenteak klimari buruzko gailur bat antolatu du munduko 40 agintarirekin klima-larrialdiaren kontrako borrokari astindu bat emateko. Neurri berriak komunikatu dira, eta, batez ere, beste herrialdeko agintariekin negoziatzeko erabili du Bidenek, klimaren gaian lidergoa eskuratuko duelakoan. 
Direct download: NFXXV-33a.mp3
Category:science -- posted at: 7:16am EDT

XXV. denboraldiaren 33. saioa: Joe Bidenen klima-gailurra, Ikergazte eta Salem-eko sorginkeria.

Direct download: NFXXV-33.mp3
Category:science -- posted at: 7:15am EDT

1