Elhuyar Zientzia
Disziplina askoko aditu-talde batek COVID-19aren liburu zuria aurkeztu du. Liburuak pandemia aztertzen du ikuspuntu askotatik. Talde horretako Miren Berasategi Zeberio Deustuko Unibertsitateko irakasle eta ikertzaileak hitz egin digu liburuari buruz. 
Direct download: NFXXV-35d.mp3
Category:science -- posted at: 2:57am EDT

Ainara Sangroniz kimikariak irabazi du CAF-Elhuyar saria norberaren tesian oinarritutako artikuluen kategorian. Polimero jasangarriei buruzko ikerketa egin du tesian. Gurekin izan da hori guztia kontatzeko.
Direct download: NFXXV-35c.mp3
Category:science -- posted at: 2:55am EDT

Laboratorium museoan, Bergaran, lurrun-lokomotora bat dago eskalan eginda, eta funtzionatzen duena. Mikado 141 modeloaren erreplika bat da eta bi metro luze da. Grabagailua hartu eta bertara joan gara egileetako batekin egotera, Jose Mari Rubiorekin, eta Rosa Errazkin museoko zuzendariarekin ere izan gara. 
Direct download: NFXXV-35b.mp3
Category:science -- posted at: 2:54am EDT

Aste honetan, ehun urte bete dira Chanel 5 zenbakia, perfume ospetsua, merkaturatu zenetik. Usain pilo baten nahaste sofistikatu batez osatutako  lehen perfumea izan zen. Kimikaren ikuspuntutik ere, sekulakoa da perfume horren historia. 
Direct download: NFXXV-35a.mp3
Category:science -- posted at: 2:53am EDT

XXV. denboraldiaren 35. saioa: Chanel 5 perfumea 100 urte, Mikado 151 ferrokarrilla, Ainara Sangroniz eta polimero jasangarriak eta COVID-19aren liburu zuria.

Direct download: NFXXV-35.mp3
Category:science -- posted at: 2:52am EDT

1