Elhuyar Zientzia
Laster izango da Elhuyar Zientzia Azokaren aurtengo urte-bukaerako ekitaldia. 12 eta 18 urte arteko gazteek ikasturte osoan landutako zientzia-proiektuekin egindako azoka bat. Pandemiak hala behartuta, aurten azoka birtualaren formatua hartuko du, baina hala ere, Bilbon, 20 talde saridunak aurkeztuko dituzte haien lanak. Gainera, ohikoa ez den bezala, aurtengoa Areatzan egingo dute, Arenalean. Leire Ferro eta Danel Solabarrieta Elhuyarko koordinatzaileek kontatuko digute nola egingo duten.
Direct download: NFXXV-37c.mp3
Category:science -- posted at: 1:58am EDT

Ardoa egiteko modua aldatu edo egokitu behar dugu klima-aldaketaren eraginez. Besteak beste, mahatsondoak ondo hazi behar dira klimaren egoera berrian. Eta zientzialariek badakite. Helene Sanchez Zelaia bioteknologian adituak artikulu bat idatzi du gaiari buruz, eta CAF-Elhuyar sarietan aipamen berezi bat eskuratu du artikulu horrengatik Neiker sariaren kategorian. 
Direct download: NFXXV-37b.mp3
Category:science -- posted at: 1:56am EDT

Gorputzaren parte ditugu isotopo erradioaktiboak. Karbono-atomoz eginda gaude, eta karbono horietan, 10.000 milioitik bat karbono-14 isotopoa da, beraz erradioaktiboa. Baina nola demontre iristen da berez desintegratzen den atomo bat gure gorputzaren parte izatera? Bada, izpi kosmikoen errua da. 
 
Direct download: NFXXV-37a.mp3
Category:science -- posted at: 1:54am EDT

XXV. denboraldiaren 37. saioa: erradioaktibitatea gorputzean, ardoa eta mahastiak eta elhuyar Zientzia Azoka.

Direct download: NFXXV-37.mp3
Category:science -- posted at: 1:53am EDT

1