Elhuyar Zientzia

Elhuyar aldizkariaren ekaineko zenbakia kioskoetan dago dagoeneko. Gai nagusia, Elkanoren espedizioaren zientzia. Eta beste gai interesgarri batzuk ere daude zenbaki honetan, Itziar Lakari egindako elkarrizketa edo COVID-19aren jatorriari buruz, adibidez. Aitziber Agirre zuzendariak aurkeztu digu zenbaki berria.

Direct download: NFXXV-39d.mp3
Category:science -- posted at: 7:49am EDT

Asier Albite Agirrek CAF-Elhuyar sariketan Neiker saria irabazi du betizuaren egoerari buruzko artikulu batekin. Gurekin izan da behi-arraza horri buruz hitz egiten. Gainera, gaiari buruzko Suharra dokumentala aurkeztu digu.

Direct download: NFXXV-39c.mp3
Category:science -- posted at: 7:43am EDT

Elkanoren espedizioaren zientzia,berriz ere aste honetan. Xabier Alberdi Lonbidea Itsas Museoko zuzendaria da, eta historialaria da, eta garai hartan zientzia eta teknologien kontuak nola aztertzen ziren kontatu digu. Hori, eta mito historikoen sorrera nola gertatzen den ere kontatu du Alberdik, Elkanoren espedizioari buruzko mito asko baitago. 
Direct download: NFXXV-39b.mp3
Category:science -- posted at: 7:41am EDT

NASAk bi misio berri iragarri ditu Artizarrera, gutzi orabehera 2028-2030 urteetan jaurtitzeko. Planetaren gainazalera jaisteko zundak dira, eta horrek eskatzen du diseinu berezia izatea, Artizarreko kondizioak oso bortitzak direlako.

Direct download: NFXXV-39a.mp3
Category:science -- posted at: 7:39am EDT

XXV. denboraldiaren 39. saioa: Artizarrerako misioak, Xabier Alberdi eta Elkano, betizua eta Elhuyar aldizkaria.

Direct download: NFXXV-39.mp3
Category:science -- posted at: 7:07am EDT

1