Elhuyar Zientzia

Antenarik gabeko saioa udazkenaren hasieran egin dugu. Hostoak, asko behintzat eroriko dira zuhaitzetatik. Bada, hostoak antenak dira, fotosintesia egiteko argia harrapatzen duten antenatxoak. Eta gainera, argi hori harrapatzeko erabiltzen duten molekula bera ere, klorofila, antena ñimiño bat da.

Direct download: NFXXVI-04e.mp3
Category:science -- posted at: 5:18am EDT

Antenarik gabeko saioan, telefono mugikorrei begiratu diegu. Garai batekoek antena bat zuten, gaur egungoek, aldiz, ez. Ala bai? Egia esan, mugikorrek antena asko dituzte, baina ezkutatuta. Dena den, irratia uhinetatik entzuteko antenarik ez dute, ezta telefonoaren barruan ere... zergatik?

Direct download: NFXXVI-04d.mp3
Category:science -- posted at: 5:12am EDT

Antenarik gabeko saio honetan, Puerto Ricora ere joan gara. Han, Arecibon antena paraboliko erraldoi bat zegoen, 305 metroko diametroa zuen irrati-teleskopio bat. Denborarekin arazoak izaten hasi zen, eta 2020ko abenduan, kable bat puskatu eta istripu larria izan zen Arecibon. Geroztik, Arecibo gabeko garaian gaude.

Direct download: NFXXVI-04c.mp3
Category:science -- posted at: 5:10am EDT

Antenarik gabeko saioan, Alaskara joan gara, St. Matthew uhartera. Han instalatu zuten estatubatuarrek antena bat Bigarren Mundu Gerran. Elur-oreinak eraman zituzten han geratu zirenentzat, eta antena kendu zutenean, elur-oreinak han geratu ziren. Nahigabe, populazioen biologiari buruzko esperimentu harrigarri bat jarri zuten martxan.

Direct download: NFXXVI-04b.mp3
Category:science -- posted at: 5:05am EDT

Antenarik gabeko saioan, zientzia fikziozko ideia batekin abiatu gara, hain zuzen ere, antena baten suntsipen bat. Arthur C. Clarke idazlearen The Sentinnel ipuina da, 2001 eleberrian garatu eta moldatu zuen testu bat. Ilargian jarritako monolito bat, gizakiaren garapen teknologikoaren lekukoa da, oso modu berezian.

Direct download: NFXXVI-04a.mp3
Category:science -- posted at: 4:55am EDT

XXVI. denboraldiaren 4. saioa: antenarik gabeko saioa .

Direct download: NFXXVI-04.mp3
Category:general -- posted at: 4:49am EDT

1