Elhuyar Zientzia

DNA molekula informazio asko dauka, eta ez gure gorputzean bakarrik; inguruan bizidun asko ditugu. Horregatik, DNA asko ere badago. Adituek badakite hori, eta baliatu egiten dute ingurua “irakurtzeko”. Lurretik eta airetik ez ezik, itsasotik ere eskuratzen daiteke informazio asko, itsasoko uretatik bertatik. Hori izango da gure gaia gaur. Naiara Rodriguez Ezpeleta AZTIko ikertzaileak kontatu digu nolako informazioa lortzen duten itsasoko uretatik jasotako DNAtik. Podcastaren atal honetan izan ditugun musikak Fiftysounds-ekoak dira, Creative Commons lizentziapekoak: Amazing Future, Genuine eta Returning Home. 

Direct download: SustraiPodcast08--IngurumenDNA.mp3
Category:general -- posted at: 4:32am EDT

Askotan hitz egiten da lehen sektoreak kliman duen inpaktuaz. Abeltzaintza adibide nabarmena da. Baina, ez abereekin ezta baratzarekin ere, gaur egungo jarduera ez da lehen bezalakoa. Ahalegina egiten da ahalik eta gehien murrizteko jarduera bakoitzaren inpaktua. Nerea Mandaluniz Astigarraga NEIKEReko ikertzaileak artzaintza berreratzaileaz hitz egin digu: ardiak zaintzeko modu berri bat, eta larratze-eredu berri bat, emisioak murrizteko, eta zelaien oparotasuna handitzeko. Podcastaren atal honetan izan ditugun musikak Fiftysounds-ekoak dira, Creative Commons lizentziapekoak: Amazing Future, Genuine eta Returning Home. 

Direct download: SustraiPodcast07-AbeltzaintzaBerreratzailea.mp3
Category:science -- posted at: 4:27am EDT

Geroz eta gehiago zaintzen dugu zer jaten dugun, eta geroz eta gehiagotan aztertzen dugu jaten dugun hori nahikoa ote den osasuntsu egoteko. Eta testuinguru horretan eta pertsonatik pertsonara aldeak daudenez, planifika daiteke norberarentzat pertsonalizatuta dagoen dieta egoki bat. Hain zuzen ere, AZTIn ikerketa bat ari dira egiten bide horretan; pertsona baten zelulen lipidoak aztertuta, informazio garrantzitsua eskura daiteke dieta pertsonalizatu horretan laguntzeko. Javier Arezaga Mariezkurrena AZTIko ikertzaileak kontatu digu nolakoa den ikerketa hori, eta elikagai funtzionalei buruz ere hitz egin digu. Podcastaren atal honetan izan ditugun musikak Fiftysounds-ekoak dira, Creative Commons lizentziapekoak: Amazing Future, Genuine eta Returning Home.

Direct download: SustraiPodcast06-DoitasunezkoNutrizioa.mp3
Category:science -- posted at: 4:25am EDT

Hankak asfaltotik atera, espaloitik jaitsi eta lurra bera zapaldu. Zapaltzen ari zaren hori lurzorua da, hazten den guztiaren oinarria. Eta horregatik babestu behar da. NIEKEReko Nahia Gartzia Bengoetxea ikertzaileak kontatu digu zer esan nahi duen hori, eta lurzorua ondo egotea zergatik den ezinbestekoa da gainekoa ere ondo egoteko. Gainera, lurzoru guztiak ez dira berdinak, eta behar ezberdinak izateak esan nahi du lurzoruaren kudeaketa oso kontu konplexua dela, tokian tokikoa. Podcastaren atal honetan izan ditugun musikak Fiftysounds-ekoak dira, Creative Commons lizentziapekoak: Amazing Future, Genuine eta Returning Home. 

Direct download: SustraiPodcast05-Lurzorua.mp3
Category:science -- posted at: 4:22am EDT

III. denboraldiaren 15. saioa: Kardala eta akuakulturaren jasangarritasun-arazoa.

Direct download: EKOIII-15.mp3
Category:science -- posted at: 4:07am EDT

Meteorologo ezaguna ETBn. Onintze Salazarrek ibilbide profesional luzea dauka. Lehendabizi fisikan eta meteorologian, eta gero komunikabideetan eguraldia iragartzen, eta bestelako eginkizun meteorologikoak betetzen. Gaur gurekin izan da haren ibilbide horri buruz hitz egiten.

Direct download: NFXXVII-14b.mp3
Category:science -- posted at: 3:48am EDT

Lehen aldiz lortu dute hidrogenozko nukleoak fusionatzea eman behar zaion energia baino energia gehiago sortuta. Urruti dago fusioa ohiko energi-iturri moduan erabiltzeko, baina aurrerapauso handia da, zalantzarik gabe. Nola egin dute? Hainbat metodo daude aukeran fusioa eragiteko.

Direct download: NFXXVII-14a.mp3
Category:science -- posted at: 3:44am EDT

XXVII. denboraldiaren 14. saioa: nukleoak fusionatu eta Onintze Salazar Perez.

Direct download: NFXXVII-14.mp3
Category:science -- posted at: 3:40am EDT

1