Elhuyar Zientzia

Antonio Meucci, telefonoarn historiako aintzindarietako bat konturatu zen kable batek transmititu zitzakeela soinuak. Eta efektu hori baliatuta, telefono bat instalatu zuen etxean, lanean ari zen bitartean emaztearekin hitz egin ahal izateko. Baina efektua bera, deskarga elektrikoak emateko sistema bat erabiltzen ari zela identifikatu zuen lehen aldiz.

Direct download: NFXXVII-21c.mp3
Category:science -- posted at: 3:35am EDT

CICbiomaGUNE ikerketa zentroan, 3D inprimagailu bat erabili dute arteriak in vitro sortzeko. Arteria funtzionalak dira, eta ikerketarako erabiliko dituzte. Dorleta Jimenez de Aberasturi ikertzaile nagusia eta Uxue Aizarna doktoretzako ikertzailea izan dira gurekin, eta kontatu digute zertan den lan hau, eta zer aukera ematen duen teknikak beste ikerketa asko egiteko.

Direct download: NFXXVII-21b.mp3
Category:science -- posted at: 3:30am EDT

Duela 5.000 urteko tailer bat aurkitu zuten 2016an, Kairon, aintzinako Egiptoko nekropoli baten ondoan. Bertan, ontzi asko, momifikatze-prozesua prestatzeko erabiltzen ziren substantziekin. Garaiko kimikaren lagin adierazgarria. Besteak beste, urrutitik ekarritako produktuak ere bazeuden.

Direct download: NFXXVII-21a.mp3
Category:science -- posted at: 3:25am EDT

XXVII. denboraldiaren 21. saioa: momiak prestatzeko tailerra, 3d-n inprimatutako arteriak eta soinuak kable elektriko batean.

Direct download: NFXXVII-21.mp3
Category:science -- posted at: 3:21am EDT

1