Elhuyar Zientzia

Aste honetan bisitan joan gara,nekazaritza ekologikoaren ideia bultzatzen duen Ekolurra erakundea ezagutzera. Xabier Lejarzegi eta Amaia Esnaolarekin izan gara, han, Jauregibarria baserrian duten egoitzean, Amorebietan. Haien lanari buruz hitz egiteaz gain, umeekin egiten duten hezkuntza lana erakutsi digute.

 

 

Direct download: EKOIII-33a.mp3
Category:science -- posted at: 5:20am EDT

III. denboraldiaren 33. saioa: 1903ko ekaitza eta Ekolurra. 

Direct download: EKOIII-33.mp3
Category:science -- posted at: 5:12am EDT

Olio-pintura teknika arrakastatsuenetako bat izan da XV. mendetik margolarientzat. EHUko Oskar Gonzalez kimikariak teknika honen kimikaz hitz egin digu, eta paradoxa bat azaldu digu: denborarekin xaboi metalikoak sortzen dira... koadroak zikintzen dituen xaboia. 

Direct download: NFXXVII-32b.mp3
Category:science -- posted at: 3:44am EDT

Tiranosauro baten hezurdura erosi du enkantean erosle pribatu batek Zurich-en. Berez, 293 hezur dira, hainbat aletatik jasota, eta hezurdura bakar batean bilduta. Horregatik, 293 Trinity izena eman diote. Zientzialariak kezkatuta daude ekonomikoki ezin dutelako lehiatu erosle pribatuekin, eta tiranosauro gutxiren fosilak daudelako munduan. Saltzen den hezur bakoitzeko, ikerketa egiteko aukera handia gatzen dute. 

Direct download: NFXXVII-32a.mp3
Category:science -- posted at: 3:38am EDT

XXVII. denboraldiaren 32. saioa: tiranosauro bat diruak eramanda eta olio-pinturaren xaboiak. 

Direct download: NFXXVII-32.mp3
Category:science -- posted at: 3:31am EDT

Elhuyarrek urtero antolatzen duen Zientzia Azokan, iaz, eguzki-energia harrapatzeko asmakizun bat aurkeztu zuten Ane Garcia eta Leire Culla ikasleek. Handik Italiara joan ziren, bertako zientzia-azoka batera asmakizuna aurkeztera eta sarituak izan ziren han. Haiekin izan gara haien ibilbideaz eta haien lanaz hitz egiten. Gaur egun, biak dira ingeniaritzako ikasleak unibertsitatean. 

Direct download: EKOIII-32a.mp3
Category:science -- posted at: 3:39am EDT

III. denboraldiaren 32. saioa: Zientzia Azokako iazko irabazleak, garraio publikoa eta Arantxa Txintxurreta eta zelulak. 

Direct download: EKOIII-32.mp3
Category:science -- posted at: 3:37am EDT

Mentxu Aiertza etorri zaigu Agatha Christieren beste pozio batekin: nikotina. Nahiz eta tabakoan duen eraginarengatik ezagutzen dugun, nikotina kontzentratua pozoia izan daiteke. Hain zuzen ere, Three Act Tragedy eleberriaren pozoia da. Luze hitz egin dugu nikotinari buruz, eta pozoien artean duen posizioari buruz. Hurrengoan, fosfora bera izango da gure hurrengo pozoia. 

Direct download: NFXXVII-31b.mp3
Category:science -- posted at: 5:56am EDT

Olagarroak garroekin ukituta dastatzen du janaria. Orain, bi ikerketari esker, ulertu dute nola. Horren aitzakiarekin, olagarroaren fisionomia arrotza aztertu dugu. 

Direct download: NFXXVII-31a.mp3
Category:science -- posted at: 5:50am EDT

XXVII. denboraldiaren 31. saioa: olagarroen ukimen-dastamena eta pozoiak: nikotina. 

Direct download: NFXXVII-31.mp3
Category:science -- posted at: 5:48am EDT

Aitor Cevidanes albaitariak Txilen egin zuen tesia, Andres Bello unibertsitatean. Azerien eta txakurren arteko gaixotasunen transmisioa aztertu zuen, zoonosia alegia. Haren bizitza profesionalari buruz hitz egin digu, eta zoonosiaren kontzeptua azaldu. 

Direct download: EKOIII-31a.mp3
Category:science -- posted at: 4:14am EDT

III. denboraldiaren 31. saioa: Aitor Cevidanes eta zoonosia Txilen, eta Bioterra 2023. 

Direct download: EKOIII-31.mp3
Category:science -- posted at: 4:10am EDT

Direct download: Borja_Doncel_EHUEkinean.mp3
Category:science -- posted at: 4:47am EDT

Txanponei buruzko saio berezia egin dugu: mateterialak, balioa, historia, anekdotak eta abar. Esate baterako, azaldu dugu euro bateko txanponak urrezkoak balira, zergatik ez liratekeen erabilgarriak izango. Eta zergatik eskatu duten hainbat herrialdeek euro bateko billeteak egiteko. Eta 500 lirako txanponen istorio xelebrea, nabigazioaren zientziari lotua. Txanponak eta zientzia gaurkoan. 

Direct download: NFXXVII-30.mp3
Category:science -- posted at: 4:27am EDT

Hiriguneek eragin handia dute ibaietan, bai daramaten uretan bai eta ibaietako ekologian ere. Eta gaia ez dago nahi beste ikertuta. EHUko Arturo Elosegi eta Aitor Larrañaga ekologoak izan dira gurekin, CityPoll izeneko proiektu bateko ikertzaileakdirelako. Ibaien ekologiari buruzko ikerketa hori bi urtez egingo dute. 

Direct download: EKOIII-30a.mp3
Category:science -- posted at: 3:15am EDT

III. denboraldiaren 30. saioa: hirien inpaktua ibaietan. 

Direct download: EKOIII-30.mp3
Category:science -- posted at: 6:51am EDT

Murphyren legea ez zuen Murphyk izendatu, baizik eta bera bezala deitzen zen  beste batek. Txantxa horren atzean, istorio bat dago.

Direct download: NFXXVII-29c.mp3
Category:science -- posted at: 4:44am EDT

EHUko Gorka Azkune izan da gurekin gaur, adimen artifizialean erabiltzen diren difusio-ereduei buruz hitz egiten. Irudien tratamendu eta sorrera egiteko metodologia da; sistemak irudi bati zarata gehituta egiten du ikasketa, gero alderantzizko bidea egiteko, baina bigarren urrats horretan irudiak hobetzen ditu edo berriak sortu. 

Direct download: NFXXVII-29b.mp3
Category:science -- posted at: 4:39am EDT

Alargun beltza armiarma ospetsua arriskuan dago genero bereko beste espzie batek eraso egiten diolako: alargun arrea. Adituek esperimentuak egin dituzte eta baieztatu dute alargun arreak bereziki egiten diola eraso beltzari, beste armiarma-espezieen aurrean. 

Direct download: NFXXVII-29a.mp3
Category:science -- posted at: 4:35am EDT

XXVII. dendoraldiaren 29. saioa: alargun arrea, adimen artifizialeko difusio-ereduak eta Murphyren legea. 

Direct download: NFXXVII-29.mp3
Category:science -- posted at: 6:46am EDT

1