Elhuyar Zientzia

Elhuyarrek antolatzen duen Zientzia Azokaren azken ospakizuna izan da asteburuan. Hiru egun Bilboko Areatzan, gazteek ikasturtean zehar egindako lanaren emaitza aurkezteko. Ehunka postu, ehunka proiektu erakusteko. Danel Solabarrieta Zientzia Azokaren antolatzaileetako batekin izan gara, eta eskatu diogu irratiaren bidezko bisita birtual batean gida izateko. 

Direct download: NFXXVII-38c.mp3
Category:general -- posted at: 3:48am EDT

Kalean da Elhuyar aldizkariaren azken zenbakia. Ekaineko zenbakia da eta esparru askotako edukiak ditu: adimen artifiziala, menopausia, ibaietako urtegi txikien etorkizuna eta abar luze bat. Aldizkariaren zuzendarietako bat, Ana Galarraga, izan da gurekin eta edukiei gainbegirada bat ematen lagundu digu. 

Direct download: NFXXVII-38b.mp3
Category:science -- posted at: 3:44am EDT

Garunean zimurrak izateak berak eragiten duen haren jardueran. Alegia, garunaren forma, itxura fisikoa bera, garrantzitsua da seinale elektrikoaren hedatzearen moduan. Melbourneko Monash unibertsitateko fisikari batzuek aztertu dute nola. Neurri batean, garunaren jarduera ingeniaritzaren ikuspuntutik azter daiteke. Beste neurii handi batean, noski, neurozientzien bitartez aztertu behar da. 

Direct download: NFXXVII-38a.mp3
Category:science -- posted at: 3:36am EDT

XXVII. denboraldiaren 38. saioa: garunaren zimurrak, Elhuyar aldizkaria eta Zientrzia Azoka. 

Direct download: NFXXVII-38.mp3
Category:science -- posted at: 3:33am EDT

1