Elhuyar Zientzia

Entzun egiten da Einsteinek essan zuela dena erlatiboa dela. Hori ez da egia. Ez da egia dena erlatiboa denik, ezta Einsteinek horrelakorik esan zuela ere. Gainbegiratu ditugu Einsteinen ustezko esaldi batzuk. Badira berak esandakoak, eta badira berak inoiz esan ez zituenak, dena erlatiboa dela adierazten duen hori, adibidez. 

Direct download: NFXXVIII-07c.mp3
Category:science -- posted at: 4:08am EDT

Euskalmeteko Onintze Salazar meteorologoarekin dugun kolaborazioari ekin diogu iragarpenari begira. Mugikorren aplikazioen garai honetan, beharrezkoak al dira komunikabide tradizionaletako iragarpenak? Eta nolakoak izan behar dute? Horri buruz hitz egin digu Onintzek. 

Direct download: NFXXVIII-07b.mp3
Category:science -- posted at: 4:04am EDT

3.000 zelula-mota erregistratu dituzte garunaren atlas deitu dioten ikerketa berri batean. Neurozientzialari askoren lanak bildu, asko maila molekularrean egindakoak, eta orain arteko lan zehatzena egin dute garunean dauden zelulak aztertuta. 

Direct download: NFXXVIII-07a.mp3
Category:science -- posted at: 3:58am EDT

XXVIII. denboraldiaren 7. saioa: eguraldiaren iragarpena eta dena ez da erlatiboa. 

Direct download: NFXXVIII-07.mp3
Category:science -- posted at: 3:56am EDT

1